Psikologia sistemikoa eredu psikologiko bat da, zeinetan pertsona inguratzen duen sistemaren barruan ulertzen duen, hau da, bere subjetibitateaz gain pertsona bere harreman eta interakzioak ere bada.
Psikologia sistemikotik, pertsonaren jarrera eta portaerak bizi den testuinguru eta ezartzen dituen harremanetan zentzua duela ulertzen du eta ez era isolatu batean. Horregatik pertsona inguratzen duen oro hartzen da kontuan (familia, lana, komunitatea, gizartea…).
Ikuspuntu sistemikotik lan egiten dugunean, oso presente daude familia, lagun eta inguruarekin ezartzen ditugun harreman dinamikak, beste orientazio psikologikoek izan hoi duten ikuspegi lineala zabalduz, ikuspegi zirkular batera eraldatzen.
Ikuspegi zirkular honekin, ondoeza, sintomak, arazoa… era zabalago batean ulertzeko gai gara, gure sisteman bertan hauek eragiten, mantentzen edo sortzen dituzten arrazoi eta gakoak ulertarazten, ondoren aldaketa bat gauzatzeko.
Utzi zure iritzia